Igandean 300 auto klasiko inguru espero dituzte Idiazabalen egingo duten topaketan. Gaztetxoentzat, bide segurtasunaren inguruko ikastaroa egingo dute larunbatean 17:00etan hasita
Motor hotsa izango da protagonista Idiazabalen datorren igandean, hilak 4, auto klasikoen topeketa dela eta. Antolakuntzakoek azaldu dutenez, «auto klasikoak 25 urte baino gehiago dituztenak dira». Iaz 300 bat elkartu zituen Idiazabalgo topaketak eta aurten egingo duten laugarren edizioan, «beste hainbeste» elkartzea espero dute.
Izena emateko epea irekita dago eta dohainik da. Inskripzio bakoitzeko bi pertsonentzako hamaiketakoa eta bazkaria sartzen dira. Topaketaren egunean bertan egin daiteke inskripzioa 09:30etik aurrera. Auto klasikoak elkartzeaz gain, gazta museora eta Aranburu gaztandegira bisitak egingo dituzte parte hartzaileek. Gainera, Goierriko he- rrietatik ibilbidea egingo dute goizean eta Idiazabalgo puntu desberdinetan ere jarriko dituzte autoak herritarrek eta bisitariek gertutik ikus ditzaten.
Auto klasikoen topaketa honen harira, haurrentzako bideko segurtasunaren inguruko ikastaroa antolatu dute, larunbaterako. Ikastaroa, futbito zelaian egingo dute, 17:00etatik 20:00etara. Eguraldi txarra egiten badu tokiz aldatuko dute.