Gaur elkarbizitza lantzeko bilera Zeraingo udaletxean
ZERAIN // Gaur, 19:00etan, Zeraingo udaletxean, elkarbizitza lantzeko lehenengo bilera egingo da udalak deituta. Azkeneko herri batzarrean aurreratu bezala, planteamendu «oso irekia» egin du udalak: «Ez dago ezer ere mahai gainean, paper txuri bat ...
ZERAIN // Gaur, 19:00etan, Zeraingo udaletxean, elkarbizitza lantzeko lehenengo bilera egingo da udalak deituta. Azkeneko herri batzarrean aurreratu bezala, planteamendu «oso irekia» egin du udalak: «Ez dago ezer ere mahai gainean, paper txuri bat dago. Udalak hartzen duen konpromisoa da, batetik, parte hartzekoa, eta bestetik, behar diren baliabideak jartzekoa», argitu du alkateak.