Gabiria larunbatean bihurtuko da ofizialki Uema elkarteko kide
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema) larunbatean Zestoan egingo duen batzar nagusian onartuko du, ofizialki, Gabiriako Udala kide. Zestoako bainuetxean izango da bilera, 10:00etan. Gabiriarekin batera, Igorreko Udalak (Bizkaia) ere egin du Ueman...
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema) larunbatean Zestoan egingo duen batzar nagusian onartuko du, ofizialki, Gabiriako Udala kide. Zestoako bainuetxean izango da bilera, 10:00etan. Gabiriarekin batera, Igorreko Udalak (Bizkaia) ere egin du Ueman sartzeko eskaria.
Gaur egun mankomunitateko kide diren 83 herrien ordezkariek onartuko dituzte bi herriak.
Gabiriako Udalak otsailaren 13ko batzarrean onartu zuen Uemako kide izatea, aho batez. Euskara eta Kultura Batzordeak gaur egingo duen bileran landuko du gaia, kultur etxean, 19:00etan. Herrian ekitaldiren bat egiteko antolaketa lanetan hasiko dira batzordekideak.