ETB-ko ‘Historias a bocados’ saioan agertuko da Legazpi
Lakiola, Brinkola, Telleriarte eta San Inazio aterako dira, bakoitzean jaki bat prestatuko dute
Euskal Telebistako bigarren kateko
Historias a bocados saioan agertuko da igandean Legazpi. Gaueko albistegiaren aurretik emango dute saioan Legazpiko lau gunetan egindako grabazioa ikusi ahalko dute legazpiarrek. Hain zuzen, Lakiolan, Brinkolan, Telleriarten eta San Inazio auzoko 1950ko Lenbur fundazioaren etxebizitzan.
Gune bakoitzean prestatutako jakien bueltan harilkatuko da saioa. Lakiolako Kimu-Berri elkarteko kideek igandero eskaini ohi duten salda eta txorizo muturra, Brinkolan patata tortilla prestatuko dute, Telleriarten bertako talogileekin egongo dira, Lenbur fundazioak kudeatzen duen garai bateko etxebizitzan ogi-mamiak egingo dituzte.
Saioaren gidaria Ander Gonzalez sukaldaria da eta ETB2 katea aurreko maiatzean hasi zen saioa emititzen.