Mendizaleak eta Aralarko pistak
GUTUNA –Marene Irastortza (Orioko mendizalea)
Kaixo mendizale elkarteetako adiskide guztioi.
Oraindela gutxi, Aralerreko pisten kontra egindako manifestazio-ibilaldirako gonbidapena jaso nuenean, atsekabea sortu zitzaidan. Iraganean, Aralarreko artzai izan ziren nire biraitona eta aita. Gaur egun, nik dakidala 3garren belaunaldia izanik, Aralarreko artzaia da nire anaia, emaztea eta seme alabekin. Ni neu oraindik lauoinean ibiltzen nintzenean hasi nintzen Aralar ezagutzen eta nire heziketaren parte garrantzitsu bat izan dela pentsatzen dut: bertan hasi nintzen mendiak, gailurrak, izadiaren edertasuna maitatzen. Baita ere ezagutu nuen zailtasun
eta neke ugari: karga pixutsuak abere eta geronen bizkarrean hartuta igo eta jaitsi beharra,
larrialdiak, ekaitzak …
Kontua da orain, mundu guztiak, geure burua ekologistatzat eta natur zaintzaletzat daukagula.
Baina kotxea dugu, motorra, bizikleta eta aldapak eta eskailerak igotzeko eta jaitsitzeko
igogailua. Gure mendi tontorretako hainbat ospakizunetara joaten garenean, mota guztietako
gailuak erabiltzen ditugu behar den guztia bertaratzeko.
Gauzak horrela, noizbait pentsatu dugu, guk zer eskubide daukagun besteak, orain dela
mende bat bezala bizitzera kondenatzeko? Zergatik ez ditugu, Estatu Batuetan gelditzen diren
indioak bezala, gure artzai-abeltzainak ere erreserba batean sartzen? Orain erabakitze
eskubidea pilpilean aldarrikatzen dugun honetan, gu geuk beste batzuen bizi baldintzak
erabakitzera ausartzen gara?
Hogeita hamar bat urtez erabakiak alderantziz izan dira. Denbora guzti honetan, ixilik lanean
jardun eta elkarrizketa bidez kontsentsua bilatzen zaiatu dira nekazal sindikatuak, artzaiak eta
ganaduzaleak: instituzio, partidu, eta ahinbat eragileekin batera. Eta baita lortu ere!
Kontsentsu zabal baten bidez hartu dira erabaki guztiak.
Artzaiak eta abeltzainak dira gure mendiak zaintzen dituztenak. Horiek desagertzean azkar
antzeman ohi da. Baserri bat hustutzen denean bezalaxe.
Gipuzkoan, euskalerri osoan, eta hemendik kanpoko mendi gehienetan, artzaientzat eta
abeltzainentzat pistak daude eta mendiek hor jarraitzen dute beste guztion gozamenerako.
Aralarren zer gertatzen da?
Landarlanekoei entzun diegu beraien adierazpenetan federatu guztion izenean hitzegiten.
Mesedez nire izenean, eta beste askoren izenean ere, ez dezatela hitzegin. Federatuak
egoteagatik ez bai diegu beste iñongo eskubiderik eman gure ordez erabakiak hartzeko. GURE
IZENEAN EZ!!! Zer gertatzen da federatuta dauden horrenbeste eskiatzailekin, horiek ere,
denak pistaren aurka daude?
Amaitzeko, arren, ez ditzagun hitzak “baitu” eta errespetoz joka dezagun.
–Marene Irastortza (Orioko mendizalea).