Argazki rallya egingo dute Idiazabalen bihar aurreneko aldiz
Ekaina kirolez blai egitasmoaren barruan, lehenengo argazki rallya antolatu du, Idiazabalgo Kirol Elkarteko mendi sailak. Bihar larunbata burutuko da eta sari banaketa datorren hilaren 30ean egingo dute.Parte hartzeko interesa dutenek, egunean bertan z...
Parte hartzeko interesa dutenek, egunean bertan zehaztuko den gaiaren inguruan atera beharko dituzte argazkiak. Idiazabaldarrek parte hartu dezakete, izen-ematea dohakoa da eta egunean bertan egin beharko da, inskripzio mahaian, 09:00etatik 09:30era.
Hiru orduko tartea izango dute gehienez 15 argazki ateratzeko. Memoria txartela entregatu eta argazkiak deskargatuko dituzte antolakuntzakoek. Bakoitzak aurkeztutako argazki guztietatik bi aukeratu beharko ditu mendi saileko facebook orrialdera igotzeko.