Bola jokoaren Euskal Herriko txapelketa gorena Gabirian jokatuko da, bihar. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako federazioaren Euskadiko Txapelketa Alkainburu bolatokian lehiatuko dute, bihar 08:00etatik 14:00etara. Gabiriako Bolari Taldeak eta Osinalde elkart...
Bola jokoaren Euskal Herriko txapelketa gorena Gabirian jokatuko da, bihar. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako federazioaren Euskadiko Txapelketa Alkainburu bolatokian lehiatuko dute, bihar 08:00etatik 14:00etara. Gabiriako Bolari Taldeak eta Osinalde elkarteak antolatu dute eguna.
Hiru herrialdeetako lehiaketa ofizialetatik sailkatutako bolariek soilik parte hartu ahal izango dute, bakoitzetik 18: 15 gizon eta hiru emakume. Iazko bi txapeldunek ere badute eskubidea (arabarrak biak). Beraz, guztira 56 bolari izango dira.
Bolatokia bihar 07:00etan zabalduko dute, azken entrenamenduak egiteko —jende asko dabil azken egunotan Gabirian, probatzen—, eta lehiaketa 08:00etan hasiko da.
Bolari bakoitzak 12 bola botako ditu guztira, probakorik gabe. Bi txanda izango dira, sei tiraldi aldiko. Ez da etenaldirik egingo.
Bederatzi goierritar
Gipuzkoako 18 bolarien artean, 9 goierritarrak dira: zazpi gizon eta bi emakume. Goizean, Erbie elkartean gosariak emango dituzte (09:30-13:00). Trikitilariak eta bertsolariak ere ibiliko dira. Bazkaria Osinalde elkartean izango da (14:30). Euskadiko txapeldunen sariak bazkal ondoren emango dizkiete.