Nazioarteko Rrrefuxiatuen Eguna izango da datorren ekainaren 20a, asteartea. Horregatik, Itsasondon, Ongi Etorri Errefuxiatuak eguna antolatu dute. Bihar burutuko dira egun horrekin lotutako lehenengo ekintzak. Dena den larunbata izango da egun handia....
Nazioarteko Errefuxiatuen Eguna izango da datorren ekainaren 20a, asteartea. Horregatik, Itsasondon, Ongi Etorri Errefuxiatuak eguna antolatu dute. Bihar burutuko dira egun horrekin lotutako lehenengo ekintzak. Dena den larunbata izango da egun handia. Egunean zehar antolatutako ekintzekin eskuratzen den diru guztia, siriar errefuxiatuei laguntzen aritzen diren hainbat elkarterentzat bideratuko da.
Biharko, haurrentzako jolasak antolatu dituzte 18:00etarako. Ondoren herriko plaza apainduko dute. 20:00etan, berriz, txotxaren irekiera egingo dute. Hiru euroren truke, txotx egiteko aukera egongo da.
Larunbata, egun handiaOngi Etorri Errefuxiatuei eguna, larunbata izango da eta ekitaldi ugari antolatu ditu udalak. Lehenik eta behin, monozikloei ongi etorria, diana eta triki poteoa egingo dituzte herriko trikitilariekin, 12:00etatik aurrera. Txikienentzako puzgarriak egongo dira eta aurpegiak margotuko dituzte 14:00ak arte eta 17:00etatik 20:00etara. 12:30ean eta 19:00etan, Pallasos en Rebeldia taldearen emanaldiak egongo dira ikusgai. Monozikloek erakustaldia egingo dute 13:30ean eta 14:00etatik aurrera paella jana solidarioa egingo dute.
Arratsalderako ekintza ugari antolatu dituzte. Bingoa, haurrentzako ipuinak eta jokoak, merienda, buruhandiak eta txaranga izango dira, besteak beste.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.