Igandean Igartzan 'Adi-adi, izan hadi! emanaldia'
Igandean, 19:00etan, Andoni Salamero poetak, Eneko Galdos dantzariak, Mixel Ducau musikariak eta Ekaitz Goikoetxea bertsolariak Adi-adi, izan hadi! ikuskizuna eskainiko dute; adierazpide ezberdinak uztartzen dituen emanaldia. hain zuzen ere. Ekaitz Goi...
Igandean, 19:00etan, Andoni Salamero poetak, Eneko Galdos dantzariak, Mixel Ducau musikariak eta Ekaitz Goikoetxea bertsolariak Adi-adi, izan hadi! ikuskizuna eskainiko dute; adierazpide ezberdinak uztartzen dituen emanaldia. hain zuzen ere. Ekaitz Goikoetxearen esanetan, «emanaldiaren mezua ederra da oso. Norbanako bakoitzaren izatea aldarrikatzen dugu, izate horretara iristeko ezinak eta ekinak ezinbestekoak direla ahaztu gabe». Beasaindarraren ustez, «artistek eta hitzaren artisauok ere baditugu gure ezinak eta ezin horiek ere azaleratuko ditugu emanaldian. Izan eta sortu, horiek dira aldarrikatzen ditugun bi aditzak, bi hitzak, finean denon obligazioa behar luke izatea, eta sortzea ere bai, guztiok baikara gai sortzeko, emozio bat, irribarre bat, bertso bat, marrazki bat, dantza bat, oroitzapen bat».