Lazkaoko merkatariek plazan jarriko dituzte gaur salgaiak, azokan
Lazkaon merkatari elkarteak Udako Azoka egingo du, gaur egun osoan, Lazkaoko plazan. Herriko denda batzuek postuak jarriko dituzte, normalean saltzen dituzten produktuak plazara eraman, eta herritarrei zuzenean erakusteko zer eskaintza daukaten.Zazpi d...
Zazpi dendak parte hartuko dute Lazkaoko Udako Azokan: Miszelania, Momo, Koboloi, Amets Bat, Arriaran, Manako eta Gerriko. Poltsak, estalkiak, jostailuak, arropa, barruko arropa eta liburu nahiz diskoak edukiko dituzte salgai.
Goiz eta arratsalde egongo da azoka, plazako frontoian. 11:00etatik 13:30era lehen ekinaldian, eta 17:00etatik 21:00etara arratsaldean.
Batetik, dendariek udako eskaintzak aurkeztuko dituzte. Bestetik, udalaren laguntzarekin, Lazkaoko merkataritzaren erakusgarri bat jarri nahi dute, sektorearen indarraz eta garrantziaz ohartarazteko. Azkenik, aisialdia eta ostirala girotzea ere badira azokaren osagai.
Jolasak, musika eta margoa
Haurrentzat jolasak ere jarriko dituzte, plazan. Arratsaldean, horma-irudi bat margotuko dute, Maider Urretabizkaiak gidatuta. 19:00etan, berriz, Nogen musika taldeak joko du.