Irantzuren omenezkoa
Gaur goizean, Beasainen, neska futbolariak izan dira, Irantzu Aizpuruaren omenezkoan. Goizean Goierri A, Goierri B eta Ordiziaren arteko txapelketa jokatu da eta 12:00etan, saribanaketa ekitaldiaren ondoren, Realaren eta Goierri Gorriko Euskal Ligako taldearen aurkako partida izan da. Futbolari gazteei Reala utziko duten Aintzane Encinasek eta Maialen Zelaiak banatu dizkiete kopak.