Gijonen irabazi egin behar
2. B mailara igotzeko bidean, igandean, binakako berdinketarekin bukatu zen Beasainen eta Gijongo Sporting B taldearen aurkako partida Loinatzen. Asturiarrak 3. minutuan aurreratu ziren markagailuan, baina beasaindarrek buelta eman zioten partidari. Az...
2. B mailara igotzeko bidean, igandean, binakako berdinketarekin bukatu zen Beasainen eta Gijongo Sporting B taldearen aurkako partida Loinatzen. Asturiarrak 3. minutuan aurreratu ziren markagailuan, baina beasaindarrek buelta eman zioten partidari. Azkenean, zorte txarreko jokaldi batean, Beasaingo jokalari batek bere atean sartu zuen asturiarren bigarren gola. Igandean, 18:30ean. Gijonen dute azken aukera.