Ataunek 2-1 galdu du Azpeitian Herriarteko lehen finalaurrekoan
Ataungo esku huskako pilotari taldeak 2 eta 1 galdu zuen, joan zen ostiralean, Azpeitiko Frontoi Txikian. Gipuzkoako Herriarteko finalaurreko lehendabiziko jardunaldia jokatu zuten, Azpeitia ahaltsuaren aurka.Bikain ekin zioten ataundarrek, kadeteek 7-...
Bikain ekin zioten ataundarrek, kadeteek 7-22 irabazi zuten. Jubenilek, ordea, 22-1 galduta, balizko tanto berdinketarako ere zulo handiegia egin zuten. Larriek ere galdu egin zuten, hirugarren partidan, 22-16.
Itzuliko norgehiagokak, finalaren atarikoak, ostiralean jokatuko dituzte, Ataungo Auzoeta kiroldegian. 19:00etan hasiko da jaialdia, kadeteen partidarekin.
Ataun Kirol Elkarteko arduradunek «zail» dakusate finalera sartzea. Pilotari asko eskuetako minez daude, gainera. «Emaitzari buelta ematen nahiko lan izango da. Baina honaino iristeak ere meritua badauka».