Chillidari buruzko tailer artistikoa antolatu du Lenbur fundazioak
Hilaren 28an Eduardo Chillida pertsona nahiz bere eskultura obra ardatz izango duen tailer artistikoa egingo du Lenbur fundazioak Chillida Lantokia mu-seoan. Tailerra 11:00etan hasiko da eta 13:00etan amaitu. Prezioa 3 eurokoa da eta materiala fundazio...
Chillidari buruzko ipuin batekin hasiko dute tailerra: donostiarra zela, Realeko atezaina, eskulturgilea… «Bere biografiako datu bitxiei helduko diegu», azaldu du Lenburreko Olatz Condek. Tailerrean Chillida Lantokiko txoko ezberdinak ezagutuko dituzte eta, hamaiketako labur baten ondoren, bakarkako sormen prozesuari tokia egingo diote ume bakoitzak entzun nahiz ikusi duen horrek iradoki diona azaldu dezan. Lan kooperatiboa ere egiteko asmoa daukate. Lehenengo aldia da halako tailerra antolatzen dutela, «ez dakit zer aterako den baina seguru ondo pasako dugula».