Euskal Tonbolak bi sari potolo utzi ditu Ordizian
Euskal Tonbolak sariak banatzen jarraitzen du han eta hemen. Maiatzean egindako zozketa bereziak, esaterako, bi sari potolo utzi ditu Ordizian. Hain zuzen ere, Buztuntza auzoko Txiki tabernan saldu ziren boletoak. Iratxek kruzeroan bidaia bat egiteko saria jaso du, eta Esterrek, 800 euroko erosketa saskia. Zorionak biei!
Euskal Tonbola, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak bultzatzen du, eta Euskal Herri osoko tabernetan zabaltzen dituzte txartelak. Energia mugimenduan lema aukeratu dute aurten, bultzatzaileen esanetan, “Euskal Tonbolan parte hartuz euskarari energia” ematen zaiolako; izan ere, bertan jasotako dirua, euskararen aldeko proiektuak laguntzeko erabiltzen dute.