Gaurko irratsaioarekin amaituko du Bixi Bixik bere 10. denboraldia
Gaurko irratsaioarekin bukatuko du Segura Irratiko Bixi Bixi saioak hamargarren denboraldia. Segurako Hitz edo irri, euskaraz elkarri euskara elkarteak bultzatutako saioa da, Lierni Elortzak aurkeztua; asteazkenetan 12:05ean entzun daiteke Segura Irrat...
Denboraldiko azkeneko saioan, astero-astero lagun izan dituztenak eskertuko dituzte. Zuzenean izango dira GOIERRIKO HITZAko Iñaki Gurrutxaga zuzendaria, Elhuyartik Gillermo Roa, Hitz edo Irri euskara elkartetik Santos Beloki taldekide beteranoena, Zeles Goitia Segurako liburutegiko arduraduna, herriz herriko kolaboratzaileen artean Mariagnes Gorostiaga Irulegitik eta euskaltegien tartean Maizpideko Jon Urdangarin Boiseko Josu Bieter lagun hartuta joango da. Horiez gain, eskerrak eman nahi dizkie Goierriko euskaltegietako irakasleei, Elhuyarkoei zientzia kontuak labur eta bizi azaltzeagatik, eta Eñaut Telleria Segurako alkateari, hilabetero parte hartzeagatik.