Gaztelekua: 15 urte 11 kolore
Urretxu-Zumarragako gaztetxeak ateak ireki zitueneko 15. urtemuga da aurten, eta ekintza ugari egin dituzte data borobil hori ospatzeko. Horien artean, mural bat margotu dute auzolanean, 15 urte 11 kolore lemapean, “15 urte eskuak zikintzen, 15 urte geltoki zaharra hamaika kolorez janzten” daramatzatela gogoratzeko. Ekintza hori bideo eder honetan jaso du gaztelekuko taldeak.