Kiroldegiko langileek hiru eguneko greba deitu dute
Datorren asterako hiru eguneko greba deialdia egin du Antzizar Kiroldegiko ELA sindikatuak: hilaren 26rako, 27rako eta 29rako. Neurri horrekin, Antzizar kiroldegiko langileek beraien «haserrea» kaleratu nahi dute, «enpresa hitzarmenaren negoziazio ...
Era berean, «dagoeneko azpikontratatuta dagoen zerbitzu bat azpikontratatzeak prekarietatea areagotzea» dakarrela uste dute, «beste entitate pribatu bat tartean sartzeak ez baitu irabazien banaketa ekarriko». Sindikatu abertzaleko kideek gaineratu dutenez, «zerbitzu publikoen atzean ardura politikoak daude, eta gure iritziz, larria da udalak eta Masquatro enpresak hartutako erabakia, langileak, udako kanpainaren erabiltzaileak, kiroldegiko erabiltzaileak eta, funtsean, herritarrak kaltetzen dituelako».
Mobilizazioak
Era horretan, langileak «minduta, haserretuta eta indartsu» daudenez, mobilizazioekin hastea erabaki dute.