Zumarragako industria txiki eta ertainen topaketa
Zumarragako enpresa txiki eta ertainen bigarren jardunaldian hamaika enpresak parte hartu dute. Ekitaldian Jon Azkue Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea egon da.Mikel Serrano alkateak azkenaldian eman diren pausoak azpimarratu ditu: udalak eta Arg...
Mikel Serrano alkateak azkenaldian eman diren pausoak azpimarratu ditu: udalak eta Argixao industrialdeak harremanak estutu dituzte eta Goierri garaiko plan estrategikoa egiten ari dira.
Rosa Maiza Promozio Ekonomiko, Tokiko Garapen eta Berrikuntza zinegotziak udalak ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzeko ematen dituen laguntzak aurkeztu ditu.
Helburua herriko industria enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko azterketa lanak laguntzea da. Eskaerak 50 langile edo gutxiago dituzten herriko enpresek aurkeztu ditzakete. Aurten hasi eta urriaren 31 baino lehen bukatuko diren proiektuek jasoko dituzte laguntzak. Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 30ean itxiko da.
Jardunaldian, iaz laguntza jaso zuten bi enpresek, BST Rods-ek eta Teak-ek, beraien egitasmoak aurkeztu dituzte. Gainera, Henar Alcalde Orkestrako ikertzaileak eta Josetxo Hernandez ASLEko kudeatzaileak berrikuntza irekiaz, gizarte arduraz eta parte hartzeaz hitz egin dute. Bukatzeko, Azkuek Zumarragako enpresei laguntzeko konpromisoa azaldu du.