Bareak elkarteko dendek ongi etorria egingo diote udari bihar
Beste behin ere, bihar, San Joan bezpera dela aprobatxatuz, Bareak merkatari elkarteak Udari ongietorria kanpaina antolatu du. Elkarteko dendek kalean jarriko dituzte salgaiak. Horrekin batera, Bareak elkarteak aurreratu duenez, «uda datorrela gogor...
Erosketak egiteagatik opariak banatuko dituzte eta denda batzuetan deskontu bereziak ere egongo dira. «Gainera, Beasain Bareak txartelarekin ordaintzen dutenek %15era arteko deskontua izango dute», diote.
Arratsaldean, 16:30etik 17:30-era, makrozumba saioa egingo dute Loinazko San Martin plazan. Ondoren, berriz, parte hartzaileei freskagarriak eta pizza zati bana banatuko zaie indarrak hartzeko.
Ekain osoan beherapenak
Bestetik Beasain Bareak Visa txartela kalean dagoela ospatzeko, ekain osoan % 8, % 10 eta % 15eko deskontu zuzenak izango dira atxikitako dendetan. Txartela egiteko Rural Kutxako bulegora joan behar dute.