Ibilaldi neurtua eta urteurreneko festa dituzte Aranealde elkartean
Aranealde elkartekoek egun bete-beteak dituzte. Larunba-tean, jubilatuen 20. ibilaldi neurtua egingo dute, Urbialde plazatik 08:30ean aterata; Arriarango urtegiko hormara arteko joan etorria egingo dute. Beasaingo Udaleko Gizarte Ongizate sailak antola...
Astelehenean, berriz, elkar-tearen 35. urteurrena ospatuko dute. 13:30ean bazkideentzako luntxa izango da (derrigorrezkoa da 2017ko kuota ordaindua izatea) eta 14:30ean opari zozketa egingo dute. Arratsaldean, 17:00etan, Aurtzaka dantza taldearen saioa, 18:00etan, Gurea abesbatzaren kontzertua, eta ondoren dantzaldia dituzte.