Zumarragako gobernu taldeak lehen bi urteen balorazioa egin du
Prentsaurrekoan Mikel Serrano alkateak eta lau zinegotzik parte hartu dute. PSE-EE alderdiak aldizkari bat bidaliko du Zumarragako etxe guztietaraZumarragako gobernu taldeak prentsaurrekoa eman du legealdiko lehen bi urteen balorazioa egiteko. Mikel Se...
Prentsaurrekoan Mikel Serrano alkateak eta lau zinegotzik parte hartu dute. PSE-EE alderdiak aldizkari bat bidaliko du Zumarragako etxe guztietara
Zumarragako gobernu taldeak prentsaurrekoa eman du legealdiko lehen bi urteen balorazioa egiteko. Mikel Serrano alkateak, ArcelorMittal itxi duten arren, herriak bere egitasmoak aurrera atera dituela azpimarratu du. PSE-EE alderdiak aldizkari bat bidaliko du etxe guztietara, le-gealdiko lehen bi urteetan egindako lanaren berri emateko.Prentsaurrekoa asteartean egin zuten Zelai Arizti kultur etxean. Serranorekin batera, Rosa Maiza, Arantxa Gonzalez, Antonio Navarro eta Jose Mari Bermejo zinegotziak egon ziren.
Serranok, Arcelorren itxiera dela eta, udalaren diru iturriak %10 murriztu direla gogoratu zuen. «Hala ere, enplegua bultzatzen, gazteei laguntzen eta gizartearen beharrei erantzuna ematen jarraitu dugu».
Auzoak
Auzoei dagokienez, irisgarritasuna hobetzeko egindako lanak gogoratu zituen. Lan hauek Iparragirre hiribidean, Busca Sagastizabalen, San Gregorio eta Esteban Orbegozon (igogailua), Secundino Esnaolan, parrokia inguruan eta ospitaleko igoeran egin dira.
Aisialdiari dagokionez, Antonino Oraako eta Agiñako par-keak, skate parkea, Argixaon egindako berrikuntza lanak eta kiroldegiko Queenax makina aipatu zituzten.
Gazteei eskainitako laguntza ere aipatu zuten: etxebizitza alokatzeko laguntzak, autoenplegurako laguntzak, Eitzaga Berriko babes ofizialeko etxeak, Sarraldeko entsegu lokalak… Udalak adinekoak ere ez ditu ahaztu: Gure Txoko jubilatuen etxea berritu du.
Enplegua eta ekonomia bultzatzeko neurrien artean, Bertatik Bertara egitasmoa, ferien dinamizazioa, landa lurren diagnostikoa, enpresa txiki eta ertainei lehiakortasuna hobetzeko emandako laguntzak eta enpresa hauetan 3D teknologia txertatzeko ekimena aipatu zituzten.
Ingurumenari dagokionez, gaikako bilketak gora egin duela eta Zumarraga ur gutxien kontsumitzen duen herria dela esan zuten.