Hondakinen %79 gaika sailkatu dira Ordizian
Sasieta Mankomunitateak maiatzeko hondakinen bilketako datuak ezagutzera eman ditu. Ordizian gora egin du gaika sailkatzera bideratutako hondakinen kopuruak, urte hasieratik, eta Hondakinen mahaiaren helburutik gertu kokatu dela dio Ordiziako Udalak.Ha...
Hala, %79ko portzentajea da maiatzekoa, eta %85ekoa da aurretik jarrita dagoen helburua. 2017. urteko eboluzioa ondorengoa izan da: %76 urtarrilean, %75 otsailean, %76 martxoan, %77 apirilean eta, azkenik, aipaturiko %79 maiatzean.