Udarugbyn izena emateko epea zabalik dago oraindik
Datorren astelehenean, hilaren 26an, hasiko da Ordizia Rugby elkarteak antolatutako udalekua. Kirola, jolasak, igerilekua eta txangoak izango dituzte gaztetxoek, besteak beste, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 12:00etara. Lau asteko iraupena du, b...
Datorren astelehenean, hilaren 26an, hasiko da Ordizia Rugby elkarteak antolatutako udalekua. Kirola, jolasak, igerilekua eta txangoak izango dituzte gaztetxoek, besteak beste, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 12:00etara. Lau asteko iraupena du, baina aste beteko egonaldiak ere egin daitezke. Oraindik lekua dago eta izena emateko udarugby@gmail.com epostara idatzi dezakete. Zortzi eta hamabi urte bitarteko neska-mutikoei dago zuzenduta, ez da beharrezkoa jokalaria izatea. OREko jokalariak ariko dira begirale.