Jose Luis Alustizaren hitzaldia eta argazki emanaldia bihar
IDIAZABAL // Piriniotan, 3.000 metrotik gorako 212 gailur daude eta Jose Luis Alustiza idiazabaldarrak guztiak igo ditu. Piriniotako hiru milakoak izenburupean, hitzaldia eta argazki emanaldia egingo dute bihar, asteazkena, 19:00etan udaletxeko areto n...
IDIAZABAL // Piriniotan, 3.000 metrotik gorako 212 gailur daude eta Jose Luis Alustiza idiazabaldarrak guztiak igo ditu. Piriniotako hiru milakoak izenburupean, hitzaldia eta argazki emanaldia egingo dute bihar, asteazkena, 19:00etan udaletxeko areto nagusian. Bestalde, etzi, osteguna, mendiko argazkien emanaldia egingo dute, udaletxeko areto nagusian, 19:00etatik aurrera.