'Legorretan harro' eguna ospatuko dute gaur aurrenekoz
Ekainaren 28ko Nazioarteko Sexu Askapenerako Egunaren harira, Legorretan Harro eguna ospatuko dute Legorretan bertan, lehenengo aldiz. Bereziki «herri txikietan orientazio sexual anitzen inguruan dauden tabuak, erasoak eta zailtasunak hausteko eta iku...
Ekainaren 28ko Nazioarteko Sexu Askapenerako Egunaren harira, Legorretan Harro eguna ospatuko dute Legorretan bertan, lehenengo aldiz. Bereziki «herri txikietan orientazio sexual anitzen inguruan dauden tabuak, erasoak eta zailtasunak hausteko eta ikusarazteko helburuarekin» antolatu du udalak egun hori.
Egun horren barruan, hitzaldi bat eta pelikula baten emanaldia antolatu dute gaur, Legorretako Udaleko Berditasun taldeak. Goierriko Zubia taldeko Ander Matxainek egingo du hitzaldia, era dinamikoan eta orientazio sexuala, armairutik ateratzea, aurriritziak eta tabuak izango ditu hizpide, besteak beste. Udaletxeko areto nagusian izango da hitzordua, 18:00etan.
Bestalde, Breakfast on Pluto filmaren emanaldia izango da Herri Antzokian, 21:00etatik aurrera. 12 urtetik gorakoei zuzendutako dramakomedia da
Donostiara joateko deia
Era berean, bihar, osteguna, Donostian izango den manifestaziora joateko deia ere egin dute. Manifestazioa, 19:30ean, Boulevarretik aterako da, LGTBI eskubideen alde, hemen eta munduan lelopean.
Horrez gain, Beasainen egiten ari diren lehenengo Trans Zi-kloan parte hartzera ere dei egiten dute. Trans Zikloa hilaren 30ean, ostiralean amaituko da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.