Zubizarretak irabazi du Flysch Trail proba junior mailan
GOIERRI // Irati Zubizarreta beasaindarrak irabazi du Zumaiako Flysch Trail proba junior mailan, eta bide batez, Espainiako Txapeldun izendatu dute. Goierriko korrikalariek emaitza onak lortu zituzten igandean Zumaian. Zubizarretaren garaipenaz gain, I...
GOIERRI // Irati Zubizarreta beasaindarrak irabazi du Zumaiako Flysch Trail proba junior mailan, eta bide batez, Espainiako Txapeldun izendatu dute. Goierriko korrikalariek emaitza onak lortu zituzten igandean Zumaian. Zubizarretaren garaipenaz gain, Imanol Oiarbide (gizonezkoetan) eta Maider Gaztañaga (emakumezkoetan) ordiziarrek eta Carlos Moran zegamarrak (beteranoetan) hirugarren postua lortu zuten, bakoitzak bere kategorian.