Meteorologia eta igerilekuetako sorosleak hizpide, Goierrira GHiltza saioan
Goierrira GHiltza telebista saioaren ekaineko atala eguraldiak eta uda giroak markatuta dator. Udaberria bero kolpe handiarekin hasi zen, eta egunotan aldaketa izan bada ere, udara ere beroa etorriko dela diote iragarpenek. Horren inguruan hitz egiteko, Arkaitz Apalategi Euskalmet meteorologia agentziako Eguzkiñe Iturriotz legorretarrarekin izan da. Eguraldiaren neurketak nola egiten diren ere jakingo dugu, Alonso Frances legazpiarrarekin.
Udarekin batera, igerilekuen denboraldia ere hasten da, eta Ariane Vierbücher Ordiziako Majori kiroldegian izan da, bertako sorosleen lana ezagutzen.
Goierrira GHiltza telebista saioaren zazpigarren atala gaur (22:00etan) emitituko du Goierri Telebistak, eta bihartik aurrera ikusgai izango da webgune honetan eta gitb.eus-en.