Irteera antolatu du Yartuk eta izena eman daiteke jada
EZKIO // Yartu elkarteak Ezkioko Udalaren laguntzaz irteera antolatu du Bizkaiko kostaldera. Irteera uztailaren 15ean egingo dute eta Urdaibai nahiz Bermeo bisitatuko dituzte; Urdaibain Bird Centerra ikusiko dute eta Bermeon bazkaldu ondoren, itsasontz...
EZKIO // Yartu elkarteak Ezkioko Udalaren laguntzaz irteera antolatu du Bizkaiko kostaldera. Irteera uztailaren 15ean egingo dute eta Urdaibai nahiz Bermeo bisitatuko dituzte; Urdaibain Bird Centerra ikusiko dute eta Bermeon bazkaldu ondoren, itsasontziz ordubeteko ibilaldia egingo dute. Izena uztailaren 7a baino lehenago eman behar da Ezkioko udaletxean.