Ortzadarra Txindoki gainean
‘Eguzkia eta euria, erromako zubia’. Hala dio esaera zaharrak, eta uda garaiko ekaitzekin batera, askotan izaten da ortzadarra ikusteko aukera. Gaur arratsaldeko giroak horretarako tartea eman du, eta Lazkaomendi aldetik, ikuspegi ederraz gozatzeko aukera izan da. Izan ere, Txindoki edo Larrunarri parean ikus zitezkeen ortzadarraren koloreak.