Oroith Txiki abesbatzak kantatuko du, antzokian. Sagardo dastaketa egingo dute bihar, 15 sagardotegitako edariekin. Pilota finalak, erromeriak eta larunbatean mozorro jaialdia izango dira
Zaldibiako Gureran taldekoak traktore batekin aritu ziren herrian barrena jotzen, iazko Gazte Festetan.
Zaldibiako Gazte Festak 20. urtera iritsi dira. Gaurtik igandera izango dira. Udako jai estimatu bihurtu dira, eta ohiko ekitaldiak antolatu ditu Gazte Asanbladak, tartean pilota, sagardo edatea, paella jana eta musika.
Asanbladak ekain osoan garatutako egitaraua borobilduko dute Gazte Festek. Hasierarako, arkakuso jaitsiera, eta gauean herrian grabatutako umorezko filmaren ikusaldia dituzte.
Sasi-pilotari txapelketa
Sasi-pilotari pilota txapelketa herrikoiaren finalak ere, ohi bezala, Gazte Festen barruan jokatuko dira; bihar, 18:30ean, plazako Toki-Alai frontoian. Mutiletan, Jon Aiestaran eta Aritz Oria ariko dira, buruz buru. Nesketan, binaka, Maialen Mendizabal-Uxue Zumaldek eta Sara Etxabe-Maren Mendizabalek jokatuko dute finala.
Sagardo dastaketak 15 sagardotegi egongo dira ordezkatuta. Larunbatean, paella lehiaketarekin batera, lehen aldiz koktel lehiaketa egingo dute, iazko gin-tonikenaren garapen gisa.
EGITARAUA
Gaur
· 18:00. Oroith Txiki abesbatza, antzokian.
· 19:00. Kalejira gaztetxera eta arkakusoaren jaitsiera.
· 22:00. Film labur emanaldia.
Bihar
· 16:00. Haur jolasak.
· 18:30. Sasipilotari finala.
· 20:00. 11.Sagardo dastaketa.
· 23:00. Erromeria: Joxpa.
Larunbata
· 14:15. Mozorro desfilea.
· 14:30. Paella eta koktel lehiaketa, eta bazkaria.
· Ondoren. Gazte jolasak.
· 19:00. Matraka elektrotxaranga
· 23:00. Kontzertuak: RKR eta Bolbor.
Igandea
· Goizean. Gosaria eta gaupasazaleen argazkia.
· Ondoren. Arkakusoaren igoera.
· 16:30. Festa sorpresa.