Urteurren ugari Mutiloako San Pedro jaietan
Mutiloan San Pedro jaiak izan dituzte asteburuan, eta hasiera beroa eman zieten festei, aurten 25. urteurrena bete duen Sagardo Dastaketarekin. Pilotalekua jendez gainezka izan da aurten ere, eta bertaratu zirenek Gipuzkoako 25 sagardo dastatzeko auker...
Mutiloako festetan bada tradizio handiko beste ekitaldi bat: Joselu Anaien erromeria. Aurten 40 urte bete ditu taldeak, eta Mutiloako Udalaren izenean, Iñaki Ugalde alkateak oroigarria eman zien taldekideei, esker ona agertzeko.
Larunbatean gazte bazkaria eta herri afaria izan zituzten. Igandean, berriz, Segurako txistulariekin eta Gabiriako dantzariekin bete zuten goiza. Eguerdian txakolin dastaketa izan zuten, eta arratsaldean, herri kirol saioarekin bukatu zituzten aurtengo festak.