Jon Esnaolak irabazi du Idiazabalgo Argazki Rallya
IDIAZABAL // Jon Esnaolak irabazi du Idiazabalgo Argazki Rallya, Oriako errotako presan lanarekin sari nagusia. Iker Zeberiok bigarren saria eta Julen Balerdik hirugarren saria irabazi dituzte. Haurren saria, berriz, Oihan Esnaolak jaso du. Eta herrit...
IDIAZABAL // Jon Esnaolak irabazi du Idiazabalgo Argazki Rallya, Oriako errotako presan lanarekin sari nagusia. Iker Zeberiok bigarren saria eta Julen Balerdik hirugarren saria irabazi dituzte. Haurren saria, berriz, Oihan Esnaolak jaso du. Eta herritarrek Facebook bidez egindako bozketan aukeratutako lan onena Beñat Froeminena izan da. Sari banaketa eta argazkien emanaldia pasa den ostiralean egin zituzten. Kirol Elkartaren mendi sailak antolatzen du urtero lehiaketa.