Segurako Satorzulo Gaztelekuko logo txapelketa abian da
Segurako Satortzulo gaztelekuan logotipo lehiaketa antolatu dute. Oinarrien arabera, logoa eskuz nahiz ordenagailuz egindakoa izan daiteke. Hori bai, aurrez inon ere erabili gabea izan behar du. Gaztelekuaren izenarekin edo izaerarekin zerikusia izatea...
12 eta 17 urteko gazteek har dezakete parte lehiaketa honetan eta lanak aurkezteko azkeneko eguna hilaren 21a da. Logotipoa Gaztelekuan bertan utz daiteke gutunazal batean sartuta edo gaztelekua@segura.eus helbidera bidal daiteke, izen abizenak zehaztuta.
Saria bakarra izango da: bi lagunentzako afaria igerilekuan.
Jolasak eta irteera
Bestetik, Gaztelekuko udako gazte aisia eskaintzaren barruan, 12 eta 17 urteko 34 gaztetxi elkartzen dira astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara bitartean, ekintza desberdinak egiteko. Atzo esate baterako, henna tailerra egin zuten eta ostiralean, goiko futbol zelaian jolasak egingo dituzte lehendabizi, eta ondoren igerilekura joango dira.
Hilaren 21ean, berriz, Gasteizko Gamarrako igerilekura joateko irteera antolatu dute. Bertara joan nahi dutenek, hilaren 10a baino lehen izena eman behar da gaztelekuan. 15 euro kostako da irteera.