'Jainko basatia' antzerkia gaur Arerian, eta bihar zinema aire librean
Ikus-entzunezko emanaldien astea izango da Lazkaon, honakoa. Atzo, gazte asanbladak Neskatoak dokumentala eman zuen, plazan. Gaur, Txalo konpainiak Jainko basatia antzerkia egingo du, Arerian. 22:00etan hasiko da saioa, eta Maizpideren kultura egitarau...
Ikus-entzunezko emanaldien astea izango da Lazkaon, honakoa. Atzo, gazte asanbladak Neskatoak dokumentala eman zuen, plazan. Gaur, Txalo konpainiak Jainko basatia antzerkia egingo du, Arerian. 22:00etan hasiko da saioa, eta Maizpideren kultura egitarauan sartuta dago.
Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Mikel Laskurain eta Tessa Andonegi dira aktoreak.
Bihar, berriz, udalak Zinema kalean egitasmoko film emanaldiak egingo ditu, aire librean. Bi film ikusteko aukera izango da: haurrentzat Tom Txiki, eta helduentzat Que Dios nos perdone jarriko dituzte, pantaila handian. Biak Lazkao Txiki Plazan izango dira, haurrena 19:30ean eta helduena 22:00etan hasita.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.