Liernin erromeria egin dute ormaiztegiarrek
Ormaiztegiarrek urteroko erromeria ospatu dute asteburuan Lierniko gainean (Mutiloa), ohitura zaharra mantenduz. Batzuk oinez igo ziren, lege zaharrean, besteek parrillak eta mahaiak prestatzen zituzten bitartean. Meza eta Urmaiz abesbatzaren emanaldia...
Ormaiztegiarrek urteroko erromeria ospatu dute asteburuan Lierniko gainean (Mutiloa), ohitura zaharra mantenduz. Batzuk oinez igo ziren, lege zaharrean, besteek parrillak eta mahaiak prestatzen zituzten bitartean. Meza eta Urmaiz abesbatzaren emanaldia izan zituzten aurrena. Ondoren umeentzako jolasak, bazkaria eta dantzaldia. Ormaiztegin lanean ari diren brasildar eta mexikarrak ere batu dira aurten festara.