CAFek ingeniaritza enpresa britainiar bat erosi du
Garraio irtenbide integrala eskaintzeko helburua oinarri hartuta, trenbide sektorearen behar guztiak eskaini nahi ditu CAFek. Honela, «CAF gaur egun gai da eragiketa handiak eta gero eta proiektu konplexuagoak hartzeko». Estrategia horren barruan, CA...
Dibertsifikazioa
Josu Imaz CAF taldeko Garapen Korporatibo eta Filialen zuzendariaren esanetan, «BWB Consulting ingeniaritza britainiarraren adierazle nagusi gisa ikusten dugu. Gure negozioa dibertsifikatzeko plan handinahiak ditugu, giltza eskuan ingeniaritzako gure jarduerak zabaltzeko, eta BWBk estrategi horretan rol garrantzitsua izango duela uste dugu». Erosketa horrekin, «CAF Rail UKren bidez Erresuma Batuan inbertsio handia egiteko konpromisoa hartu dugu dagoneko. BWBrekin baliabideak egokituko ditugu, bere estrategia behar bezala garatu ahal izateko eta CAFekin batera lan egiteko, merkatu berriak arakatu eta aukera berriak bilatu ahal izateko».
300 langile
BWBren egoitza administratiboa eta bulego nagusiak Nottinghamen daude, eta Ingalaterra osoan estrategikoki kokatuko egoitzak ditu, Londresen, Birminghamen, Manchesteren, Leedsen, Cambridgen eta Northamptonen. Urtean 22 milioi libra baino gehiagoko fakturazioarekin, BWBk 300 lagun baino gehiagoko plantilla du, eta «hazkunde garrantzitsua izan du azken urteetan negozio ereduak izan duen arrakastari esker». CAFen arabera, BWBk ingeniaritzako zerbitzuen horniduran eta lanen garapenean bikaintasunagatik sari ugari jaso ditu, eta bigarren urtez jarraian sartu da Erresuma Batuko ingeniaritza enpresen onenen zerrendan.