Irrintzi eta Antxiñako Amaren 50. urteurreneko jaialdia, bihar
Irrintzi eta Antxiñako Ama taldeak 50. urteurrena ospatzen ari dira. Dantzariek eta txistulariek elkarren beharra dute eta bi talde hauek mende erdi daramate elkarrekin lanean. Hori dela eta, urteurreneko ekitaldi asko elkarrekin antolatu dituzte. Bih...
Ekitaldia txistularien alardearen eta dantzarien urteroko jaialdiaren arteko fusioa izango da. Urte hauetan guztietan bi tal- deekin kolaboratu duten lagunek parte hartuko dute: Goiargi eta Kimets abesbatzek, Maddi eta Garazi Martin abeslariek, Oreka TX taldeko txalapartariek, Iratzarri taldeko dultzaineroek, Lurra dantza taldeak, Jose Quintas baxu jotzaileak, Asier Alkorta gitarra jotzaileak, Carlos Sagi perkusio jotzaileak, Jabier Arratibel piano jotzaileak, Maria Jesus Ugalde akordeoilariak, Edurne Iturbe, Egoitz Epelde eta Oihana Irastortza trikitilariek, metal boskoteak eta Urretxuko txistulari taldeak.