Asier Lopez Iraolak 'Oro Bat' diskoa aurkeztuko du gaur Igartzan
Igartza Musikaren barruan Udako gauak zikloaren lehenengo kontzertua izango da gaur 22:00etan Igartzako jauregian. Asier Lopez Iraola piano jotzaile eta abeslari beasaindarra izango da protagonista. Oro Bat diskoa aurkeztuko du, beste bi goierritar ond...
Udako gauak zikloaren barruan, hilaren 21ean Tenpora taldea izango da, Hasier Oleaga, Itsaso Etxebeste, Beñat Barandiaran, Juantxo Zeberio eta Elene Arandiarekin. Hilaren 28an, berriz, Jimmy Muelles beasaindarra ariko da, eta abuztuaren 3an, Berriketan taldea, txalaparta eta flamenkoa uztartuz.