Haur eskolarako garbitzailea hartzeko deia egin du Zaldibiak
ZALDIBIA // Zaldibiako haur eskola garbituko duen langile bat hartuko du udalak, eta deialdi irekia egin du, Zaldibian erroldatutako herritarrentzat. 16 urtetik gorakoek egin dezakete eskaera, uztailaren 21era arte, udaletxean orria beteta.