Kuadrillen arteko kirol txapelketen finalak datozen egunetan dira
Kuadrillen arteko futbol txapelketaren finala bihar jokatuko dute Gauss eta Tzulo taldeek. Egun gutxiren bueltan jokatuko dira pilota eta saskibaloiko finalak ereBihar, larunbata, Ordiziako kuadrillen arteko futbol txapelketaren finala jokatuko dute Al...
Kuadrillen arteko futbol txapelketaren finala bihar jokatuko dute Gauss eta Tzulo taldeek. Egun gutxiren bueltan jokatuko dira pilota eta saskibaloiko finalak ere
Bihar, larunbata, Ordiziako kuadrillen arteko futbol txapelketaren finala jokatuko dute Altamirako anexoan, 09:30ean hasita. 11 talde aritu dira lehian otsailetik eta dagoeneko gainean da egun handia. Aurtengoa, txapelketaren 38. edizioa da.Txapeldun eta txapeldunorde postuez gain, hirugarren eta laugarrenak ere jokatuko dira bihar, finalaren aurretik. Rockus eta Kurba Teamek neurtuko dituzte indarrak hain zuzen. 11:30ean berriz, Gauss eta Tzulo taldeak aurtengo txapela eskuratzeko lehiatuko dira. Tzulokoentzat ez da lehenengo finala izango, aurretik bi txapel irabazitakoak dira. Dena den, gogor ariko dira, hirugarrenaren bila. Gaussek ez du txapelik eta lehenengoa eskuratzeko gogo biziz daude. Hortaz, bi taldeek zelaian guztia emango dutela aurreikusten da.
Fase erregularrean, Gauss izan da irabazlea, partida bakar bat galduta, Tzuloren aurka hain zuzen. Hortaz, zaila da, biharko faboritoa zein den esatea.
Pilotako finala 19an
Ordiziako XI. Esku Pilota Txapelketa herrikoia ere azken txanpan da. Maiatzean hasi zen txapelketan 27 bikote aritu dira eta gaur jokatuko diren partiden ondoren jakingo da finalistak zein izango diren. Finala asteazke-nean da, hilak 19, 18;30ean.
Gaur, 17:00etan, Galparsoro eta Aizpurua, Rivera eta Regilen aurka ariko dira. 17:30ean, Mitxelena era Lekuona, Samaniego eta Armendarizen aurka. Jarraian, Garmendiak eta Iparragirrek, Xonen eta Miziren aurka neurtuko dituzte indarrak; 18:45ean Insausti eta Lacalle, Otegi eta Otegiren aurka; 19:15ean, Guti eta Duran, Iztueta eta Arruabarrenaren kontra; azkenik, 20:00etan, Lekuona eta Lekuona, Arratibel eta Muñagorriren aurka. Beti Alain frontoian dira partida guztiak.
Saskibaloiarena ostegunean
Kuadrillen arteko 36. saskibaloi txapelketaren finala ere hurrengo astean jokatuko da. Final laurdenak astelehenean eta astear-tean jokatuko dira, 19:00etan. Finalerdiak, berriz, asteazkenean izango dira, ordu eta toki berean eta finala, ostegunean 19:30ean, ohiko tokian, Jose Migel Barandiaran plazan, gainerako partidak bezala.