Oposizioak dio blokeoa udal gobernuaren «gaitasun ezak» sortua dela
Ordiziako Udalak inbertsioetarako bi milioi euro dituela nabarmendu dute oposizioko alderdiek. Udal gobernuak kontrakoa badio ere, oposizioak «jarrera eraikitzailea» duela dioOrdiziako EH Bilduk eta Ordizia Oraineko udal ordezkariek, pasa den ostiral...
Ordiziako Udalak inbertsioetarako bi milioi euro dituela nabarmendu dute oposizioko alderdiek. Udal gobernuak kontrakoa badio ere, oposizioak «jarrera eraikitzailea» duela dio
Ordiziako EH Bilduk eta Ordizia Oraineko udal ordezkariek, pasa den ostiralean udal gobernuak 2017ko aurrekontuaren inguruan egindako adierazpenei erantzunez, «Ordizian aurrekontua badagoela» adierazi dute. Bi alderdiek osatzen duten oposizioaren «jarrera eraikitzaileari esker», bi milioi euroko inbertsioak onartu direla azaldu dute, «iaz baino %68 gehiago», eta «inbertsioen %84 udal gobernuaren proposamenak» direla gehitu dute. Halako baliabideak izanda, «blokeoa udal gobernuaren gaitasun ezak sortutakoa» dela garbi utzi nahi izan dute oposizioko kideek udaletxean atzo egindako agerraldian.Aurrekonturik ez daukan udalik egotea ezinezkoa dela ere adierazi zuten, eta «martxoan egindako udalbatzan udal gobernuak egindako proposamenak nahikoa babes lortu ez zuelako, iazko aurrekontuak luzatu» egin zirela gogoratu zuten.
Harrezkero, udal gobernuak «aurrekontu proposamen berririk ez du mahai gainean jarri» oposizioaren esanetan, eta egin dituzten «proposamen bakarrak inbertsioak besterik ez» dira izan. Gainera, udal gobernuak udalbatza hartara proposamenak «ez zituen bere kabuz eraman, oposiziotik apirileko udalbatzarako inbertsio proposamenak sartu» zituztelako baizik.
Maiatzean, inbertsio gehiago onartu eta eskura zegoen inbertsioetarako diru guztia banatu zela azaldu dute: «Guztira, 1.322.758,30 euro zituen udal gobernuak eskura inbertsioak gauzatzeko».
Azkeneko udalbatza ekainaren 29koa izan zen. Hartan, «udalak, sarrera eta gastuen arteko diferentzia guztia inbertsioetarako bideratuta zuen» adierazi dute EH Bilduko eta Ordizia Oraineko ordezkariek, eta «mailegu bidez finantzatu daitekeen diru kopuru guztia ere banatu zen». Beraz, oposizioak adierazi duenez, «bi milioi euro ditu eskura udal gobernuak inbertsioetarako, Ordizian inoiz izan duen kopururik altuenetakoa». Gainera, «inbertsio horien %84 udal gobernuaren inbertsio proposamenak dira; %8 baino ez dira iaz aho batez alderdi guztiek onartu genituen inbertsioak (178.000 euro) eta berriro txertatzea eskatutakoak». Gelditzen den %8 (165.000 euro) kale garbigailua erosteko da.
Lurpeko aparkalekua
Udalbatzaren arabera oposi- zioak «geldiarazi» dituen proiektuak dira lurpeko aparkalekua eta plan orokorra. Horien inguruan ere azalpenak eman dituzte EH Bildu eta Ordizia Oraineko kideek.
Aparkalekua egiteko «balizko» bi milioi euroko diru laguntzei dagokienez, udal gobernuak inolako azalpenik ez duela eman esan zuten: «Nork emango dituen, nola, zergatik eta zeren truke». San Bartolome auzoko lanekin ez bezala, diru laguntza horiek «publikoak izanik», inongo aurrekontutan ez daudela bilduta, «ezta inon publikatuta ere», salatu zuten.
Gainera, Ordizian mugikortasunaren inguruan egin diren bi azterlanek «aparkaleku baten beharra» ez dutela ondorioztatzen aipatu dute.
Plan orokorra
Ordiziako plan orokorrari dagokionez, «ezezkorik ez» diola eman argitu du, udal gobernuak ez duelako abendutik burututa duen aurrerapena udalbatzara eraman. Beraz, ez diote «aurkako botorik» eman. Horrez gain, aurrerapenaren erakustaldi publikoarekin batera burutu behar den parte hartze prozesurako partida onartu ez ezik, handitu ere egin dute. Ondorioz, «atzerapena udal gobernuak eragindakoa» da.
Gainontzean, oposizioak plana burutzeko «hausnarketa» eskatu du. Oraingoz, etxean egin dira lanak, baina laster, aurrerapenarekin amaitzean, beste fase bati emango diote hasiera eta gauzak «behar bezala» egiteko unea dela nabarmendu dute.
Azkenik, Jose Migel Santamaria uneoro «gezurretan» ari dela salatu dute. Enirio-Aralar Mankomunitateko zazpi herriek egindako proposamen batekin bat egiteko mozioa aurkeztu zuen Ordizia Orainek azkeneko udalbatzan. Alkateak gaia ez zuela aztertu argudiatuta iritzirik ez zuela emango esan zuen. Egun hartan bertan, «alkateak berak eskaera sartu eta mozioaren kontra» egin» zuen.