Zaldibian Txamarretxe auzoko urteko festa bihar ospatuko dute
Zaldibiako Txamarretxe auzoan, urtean behin ohitura dute bertako festa egiteko. Bihar izango da aurtengoa, arratsaldean hasi eta afal ondoreneko erromeriara. Auzo afaria ere egingo dute.Iztueta dantza taldearen saioarekin hasiko da egitaraua, bihar 18...
Iztueta dantza taldearen saioarekin hasiko da egitaraua, bihar 18:30ean. Toka txapelketa egingo dute ondoren, 19:00etan; izena ordu erdi bat lehenagotik eman ahalko da, 18:30etik 19:00etara.
Jarraian, ardoa eta sagardoa zerbitzatuko dute, doan, auzotarrentzat eta inguratzen diren herritar guztientzat. Arrese jatetxekoek eskainiko dute ardoa, eta Larrartek jarriko du sagardoa.
Bertsolariek saioa egingo dute, ondoren, 20:00ak aldera hasita. Unai Mendizabal zizurkildarra eta Aitor Sarriegi beasaindarra ariko dira.
Afaria, Arresen
Festarekin jarraitzeko, auzo afaria Arreserenean egingo dute, 21:00etan. Txartelak han erosi behar dira. Afal ondoren, Elustondo anai-arreba trikitilari legazpiarrek girotuko dute Txamarretxeko gaua.