Abuztuaren 26an jokatuko du Ampok aurre-denboraldiko lehen norgehiagoka

Ordizia Rugby Elkartea, 2017-2018 denboraldia prestatzen ari da dagoeneko. Seniorren aurre-denboraldia hilabete barru hasiko da eta lehen partida abuztuaren 26an jokatuko dute Frantziako Agen hirian, Top 14ko Sporting Union Agenen spoirs taldearen aurka. Spoir kategorian Frantziako taldeetako promesek jokatzen dute, beraz, erronka handia izango da Ordiziakoentzat.

Astebete beranduago, irailaren 2an, senior taldea zaleen aurrera agertuko da Altamiran. Madrilgo Cisneros izango du arerio, Ohorezko Mailan jokatzen duen taldea. Talde ezin hobea da estreinaldirako.

Irailaren 9an, liga hasi bezperan, Liceo Frances izango dugu bisitari. Talde madrildarra Ohorezko B Mailan aritzen da eta aurten igoera fasea jokatu du. Zaleek taldearen garapena ikusi ahal izango dute.

Euskal Ligako taldeak ere martxan du aurre-denboraldia. Berrikuntza gisa aurten stage-a egingo du taldearen osaketa indartzeko, oraindik erabakitzear dagoen talde baten aurka. Ondoren, Universidad Bilbaoren aurka arituko da Bilbon eta, litekeena da, aurre-denboraldia borobiltzeko Iparraldeko talde baten aurka jokatzea baita ere.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend