Deskargako lanak 2019rako amaituko dituztela esan du Markel Olano diputatu nagusiak

Gaur lanak bisitatu dituzte Olanok eta Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbidek

Urretxu_Antzuola_errepide_Deskargako lanetan, Antzuola eta Bergara lotzeko saihesbidean, lanean ari dira 100 bat lagun eta Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak gaur lanei egindako bisitan esan duenez, “saihesbidea aurreikusitako epean amaituko dela espero dugu”; hain zuzen, 2019rako. Orain lau hilabete ekin zieten lanei eta lan osoaren nahiz aurrekontuaren %16a burutu dute jada.

Olanok lan hauek duten garrantziari egin dio azpimarra. Hain justu, 5,3 kilometro horiek Goierri eta Debagoiena eskualdeentzat duten garrantziari erreparatu dio, “errepide honek nabari eragingo die lurraldearen ekonomiari eta lehiakortasunari”.

Orain arte joste lana egin du Uzarra UTEak, “terrenoa osatzen duten geruzak josten ari dira, piloteen eta buloien bidez. Jarritako piloteen eta egituren artean milioi bat kilogramo altzairu jarri dira eta 5.300 metro kubo erabili dira”, azaldu du Oiarbidek.

Gi- 632 errepidean lanen eragina minimizatzen saiatu direla esan du Oiarbidek, “batez ere, Antzuolako sarbidean duten eragina. Lanerako hiru sarbide egin dira GI-632 errepidetik eta iraila edo urria aldera sarbide bakarrera murrizten saiatuko gara. Orduan, kamioiak lanaren trazatu osotik igaro ahal izango dira eta nahikoa izango da sarbide bakar bat”.

Azpian Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako Deskargako lanen bideoak:

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend