AEK-ren barnetegi ibiltaria abiatzeko prest
AEK-k udarako prestatu duen ikastaro eskaintzaren barruan, Barnetegi Ibiltaria egingo dute aurten ere. Oinez nahiz bizikletaz, Euskal Herria zeharkatzeko aukera izango da, kirola eta lagun giroa uztartuz, euskara ikasi eta lantzeko. Oinezko ibilbidea uztailaren 15ean hasi zuten, eta hilaren 29an bukatuko da; tartean, San Adrian, Otzaurte, Lizarrusti eta Aralar pasako dituzte egunotan. Bigarren txanda berriz, bizikletarekin egingo dute, uztailaren 29tik abuztuaren 15era bitartean. Goierritik ere pasako dira, abuztuaren lehenean.
Barnetegi Ibiltarian parte hartu nahi dutenek, aste honetan eman behar dute izena, hilaren 21ean bukatuko baita epea. Matrikularen eta ikastaroen inguruko informazio gehiago jasotzeko, 630 148 159 telefono zenbakira deitu edo mezu bat bidal daiteke ibiltaria@aek.org helbide elektronikora.
ETAPAK (Bizikletaz) 1. Uztailak 29: Deba – Mutriku – Ondarroa – Lekeitio – Ispaster – Ea 2. Uztailak 30: Ea – Ibarrangelu – Elantxobe – Oma – Urdaibai – Matxitxako – Forua 3. Uztailak 31: Forua – Gernika – Durango – Urkiola – Otxandio 4. Abuztuak 1: Otxandio – Abadiño -Arrasate – Bergara – Ataun 5. Abuztuak 2: Ataun – Etxarri – Altsasu – Urbasa 6. Abuztuak 3: Urbasa – Andia – Gares 7. Abuztuak 4: Gares – Artaxoa – Zangoza – Irunberri 8. Abuztuak 5: Irunberri – Nabaskoze – Burgi – Bidangoze – Erronkari – Urzainki (Izaba) 9. Abuztuak 6: Urzainki – Uztarrotz – Laza – Otsagi – Abaurregaina – Garralda *10. Abuztuak 7: Garralda – Orbaizeta – Harpea – Garralda (atseden eguna hartzeko aukera) 11. Abuztuak 8: Garralda – Sorogain – Urepele – Amaiur – Erratzu 12. Abuztuak 9: Erratzu – Zugarramurdi – Sara – Etxalar – Irurita – Doneztebe – Arantza 13. Abuztuak 10: Arantza – Elgorriaga – Saldias – Basaburua – Arrarats 14. Abuztuak 11: moldaketen zain. 15. Abuztuak 12: Arrarats – Lekunberri – Aralar – Uharte Arakil – Arbizu – Etxarri Aranaz