Ampo taldeko Jorge Buenok irabazi du 90. Loinaz proba
Beasainen igandean jokatu zen 90. Loinaz proban (VII. Ion Lazkanoren oroimenezkoan) Ampo taldeko Jorge Bueno izan zen azkarrena; 3 ordu 56 minutu eta 54 segundo behar izan zituen 160 kilometroak egiteko. Bakarrik iritsi zen Bueno helmugara, bigarrenar...
25 taldek hartu zuten parte eta 108 txirrindularik bukatu zuten proba; elite mailako 65 txirridularik eta 23 urtez azpiko 43k. Taldekako saria GSport Valenciarentzat izan zen, mendiko eta tarteko helmugetako sariak, Francisco Garciarentzat izan ziren.