Ormaiztegitik Gabiriara doan bidea itxita, zuhaitz bat erori eta gero.
Iragarrita zegoen bezala iritsi da ekaitza arratsaldean Goierrira, eta zeruak iluntzearekin batera euria eta trumoiak eta tximistak nagusitu dira, inguru batzuetan beste batzuetan baino zakarrago eta haizeak lagunduta.
Ekaitzak hainbat kalte ere eragin ditu. Ormaiztegitik Gabiriara bitarteko bidean, esaterako, zuhaitz bat erori da eta errepidea moztuta geratu da tarte batean, Agerreko Askako bihurgunetik gertu. Inguruko bizilagunak berehala mugitu dira, zuhaitza moztu eta bidetik kentzeko.
Zegaman, berriz, Oria ibaiaren ondoan Elizalde kalearen inguruan dagoen etxebizitza blokeko azkeneko pisuko balkoi bateko itxitura kalera bota du haizeak, baita zuhaitz bat ere errekara frontoi parean.
Legazpin, bestalde, Plazaola kalea urak hartu du Mauleon hotelaren parean, eta herriko hainbat gunetan argi indarrik gabe geratu dira.
-
-
Etxe bateko balkoiko itxitura bota du haizeteak Zegaman
-
-
Etxe bateko balkoiko itxitura bota du haizeteak Zegaman
-
-
Etxe bateko balkoiko itxitura bota du haizeteak Zegaman
-
-
Zuhaitza errekara erorita, Zegaman
-
-
Zuhaitza erorita, Alegiako (Itsaso) baserri baten inguruan // Argazkia: Andoitz Arzelus