Errugbia hondartzan ere egiten da
Ampo Ordiziak aste honetan jakinarazi du 2017-18 denboraldiko egutegia. Abuztuaren 26an jokatuko dute aurre-denboraldiko lehen partida, Frantziako Agen hirian, Top 14ko Sporting Union Agenen spoirs taldearen aurka. Aurretik ordea, opor giroko txapelketa batean parte hartu dute asteburuan. Laredoko (Cantabria, Espainia) hondartzan jokatu duten seven torneoan parte hartu dute Ampo Ordiziako jokalariek, eta hirugarren postuan bukatu bute.