Saihesbideko irteera itxi dute Zaldibian, obra batzuk egiteko
ZALDIBIA // Bilore parean da-goen Mendi-Ondo auzunean iragazgaitasuna hobetzeko lanak egiten hasi dira. Lan horiek eragina izango dute Larraitzerako saihesbidean, eta irteera itxi egingo dute egun eta ordu jakin batzuetan: gaur (08:00-20:00), bihar eta...
ZALDIBIA // Bilore parean da-goen Mendi-Ondo auzunean iragazgaitasuna hobetzeko lanak egiten hasi dira. Lan horiek eragina izango dute Larraitzerako saihesbidean, eta irteera itxi egingo dute egun eta ordu jakin batzuetan: gaur (08:00-20:00), bihar eta etzi egun osoan, eta ostiralean 20:00ak arte. Hilaren 26an, 27an eta 28an ere egun osoan ezingo da erabili. Zirkulazioa herrigunetik bideratuko dute, egun horietan.